... // ...
https://entzunapp.com/wp-content/uploads/2022/04/heading-bg-dark-1.jpg

1. Saioa - Posta elektronikoa nola sortu

By Asmoz Fundazioa
62

Sarrera

Ongi etorriak Entzunapp-eko lehen saiora, non egunerokotasunerako beharrezkoak edota erabilgarriak izango diren konpetentzia digitalak ikasten eta garatzen erakutsiko dizuegun. Nire izena Naiara da eta saio hauetan zehar zuen alboan egongo naiz.
Formakuntzari ahalik eta etekin gehiena atera ahal izateko, gomendatzen dizuet pausu hauek jarraitzea:

  1. Grabaketa edo podcast-a lasaitasunez entzun, bertan aipatzen diren oinarrizko kontzeptuak barneratuz.
  2. Grabaketa amaitu orduko edota entzuten ari zaren bitartean, grabaketaren transkripzioa begiratu dezakezu, bertako irudiekin bete behar diren pausoak errazago beteko dituzue eta horrez gain jorratzen ari diren gaien pausoak errazago irudikatu dituzue.
  3. Ikusi ahalko duzuenez, podcast bakoitzak ariketa txiki izango du. Podcast-a entzun ondoren, gomendagarria da ariketa hauek egitea zeuen buruen ebaluazioa egiteko era erraz batean.

Ondo iruditzen bazaizue kurtsoko lehen ikasgaiarekin hasiko gara. Gaurko saioan:

  1. Gure korreo elektronikoa sortuko dugu.
  2. Gure lehen korreo elektronikoa bidaltzen ikasiko dugu.

Hala ere, hasi aurretik, korreo elektroniko pertsonal bat izatearen beharra ulertu behar da:

Gaur egun, ohikoa da zerbitzu askok mezu elektroniko bat behar izatea zuekin harremanetan jartzeko. Adibidez, ezinbestekoa da bat izatea Internet bidezko erosketak egin ahal izateko –Amazon bezalako zerbitzuen bitartez, adibidez–, bai eta mezularitza-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko ere. Era berean, ohikoa da izapide administratibo gehienek helbide elektroniko bat behar izatea.

Behin hau ulertuta, has gaitezke gure korreo elektronikoko kontu berria sortzen.

1. urratsa

Korreo kontua sortzeko, Gmail izeneko aplikazio bat erabili beharko dugu. Aplikazio hau gure gaur egungo telefono gehienetan aurkitzen da.

2. urratsa

Gure telefonoaren menutik abiatuz, “Ezarpenak"izeneko aukera hautatu behar  dugu.
Kontuan izan gailu batzuetan "Konfigurazioa" izena ere jaso dezakeela, eta engranaje bat gogorarazten duen ikono txiki batekin batera etorri ohi dela.

3. urratsa

Behin “Ezarpenak” atalean sartuta gaudela, "Kontuak"izeneko aukera hautatu behar dugu.

  1. Kontu motetan "Google" aukeratu. Ondoren, segurtasun neurriengatik, telefonoak telefonoa bera desblokeatzeko erabiltzen dugun pin edo patroia sartzeko eskatuko digu, baten bat erabiltzen badugu.
  2. Ondoren, behe aldeko ezkerraldean "Kontua-sortu" aukera agertuko zaigu. Bertan sakatu.
  3. Behin aukera hori hautatu dugula, korreoak eskatuko dizkigun datuak sartzen ditugu. Hauek izena, lehen abizena eta jaiotze data izan ohi dira. Segidan, "Aukeratu zure Gmail helbidea"-en mezuaren azpian, Gmail kontu propioa sortzeko aukeraz gain, aholku batzuk emango dizkigu gure korreo elektronikoaren helbiderako.

Helbide hori oso garrantzitsua da, gure posta elektronikoan sartzeko erabiliko duguna baita, edozein mezu bidali nahi digun edonork erabili beharko duen helbidea izateaz gain. Beraz, aukeratzen duzuen postaren izena luzeegia eta korapilatsuegia ez izatea gomendatzen dugu.

Prozesua jarraituz, pasahitza bat aukeratu beharko dugu. Pasahitzaren segurtasuna bermatzeko, pasahitzean bertan zenbakiak, letrak (bai handiz eta bai txikiz) erabiltzea oso gomendagarria da. Kontuan izan, geroz eta luzeagoa izan pasahitza geroz eta seguruagoa izango dela. 8 karakterez osatuta egon beharko da gutxienez.

Orain gure telefono zenbakia sartu beharko dugu. Hau oso erabilgarria da pasahitza galduz gero pasahitza berreskuratzeko edota kontuaren segurtasuna areagotzeko. Pausu hau, guztiz hautazkoa da. Beraz, pausu hau bete nahi ez baduzu, sakatu behean ezkerraldean dagoen “salto egin” botoia.

Jarraian aplikazioaren terminoak eta baldintzak onartu beharko ditugu.

Sakatu "hurrengoa", eta leiho berrian beherantz irristatuko gara, eta berriro "hurrengoa" hautatuko dugu.

Kontua sortu dugu. Orain, gure Gmail helbide elektronikora sar gaitezke, behean agertuko zaigun aukeran klik eginez, edo zuzenean Gmail aplikazioa abiaraziz.

Urrats hauek jarraitzea lortu baduzue, zorionak, Google kontu bat duzue. Kontu honen bidez, Gmail aplikaziora sartu ahal izango zarete, gure posta elektronikoko aplikaziora. Horretarako, gure telefonoko menuan klik eginez hasi beharko dugu aplikazioa.

Nola bidaltzen da korreo elektroniko bat?

Orain, korreo elektronikoz zuen lehen mezua bidaltzen lagunduko dizuegu. Mezua bildatzeko, botoi urdin eta handi bati eman behar diozue, bertan “Idatzi” jartzen duena, arkatz baten ikonoa izan ohi du.

Botoi hori sakatu ondoren, hurrengo pantailan ondorengo datuak sartu beharko ditugu korreoa bidali ahal izateko:

«Norentzat» atalean, hartzailearen helbide elektronikoa sartu behar dugu, hau da, posta elektronikoa bidali nahi diogunaren helbide elektronikoa.

“Gaia” atalea, mezuaren gai nagusia idatziko dugu.

Beherago, “Idatzi mezua” atalean, gehienbat zuriz egongo dena, gure mezua idatziko dugu.

Esteka interesgarriak

Google-eko "Gmail" posta elektronikoaren webgunea https://gmail.com

Ariketa praktikoa

Ez da hain zaila ezta? Orain, ariketa bat proposatzen dizuegu ikasi duzuena praktikatzeko. Mezu bat bidali beharko duzue asmoz@asmoz.org helbide elektronikora, lerro batean edo bi lerrotan lehen podcast hau zer iruditu zaizuen komentatuz.

Galdetegia

Azkenik, gai bakoitzean test motako galdetegi bat duzue, ikasitako kontzeptuak errepasatzen lagunduko dizuena. Test horietan, galdera batzuk aurkezten dizkizuegu, eta hainbat aukeraren artean zein den zuzena adierazi behar duzue.


Gogoratu, edozein zalantza izatekotan, foroan bertan idatzi dezakezue edo telefono-dei bat eginez argitu dezakezue..

943 21 23 69

Eta horrelako eduki gehiago eskuratu nahi badituzu, sakatu esteka hau: eduki gehiago.

Honako hauek emandako edukia: Ikasplay eta Asmoz Fundazioa