... // ...
https://entzunapp.com/wp-content/uploads/2022/04/heading-bg-dark-1.jpg

4. saioa - Medikuaren hitzordua eskatzea

By Asmoz Fundazioa
70

Gaurko saioan, Osakidetzako mediku batekin hitzordu bat finkatzeko urratsak ikasiko ditugu.

Gaurko saioan gure familia-medikuarekin edo erizainarekin zita medikoa mugikorraren bidez nola eskatu ikasiko dugu. Kasu honetan, adibidez, Osakidetzan, Euskal Osasun Zerbitzuan, zita medikoa erreserbatu nahi dugula simulatuko dugu, baina prozedura oso antzekoa da osasun-sistema gehienetan.
Has gaitezen:
Lehenik eta behin, nahikoa izango da Interneten bilaketa bat egitea Googleren bilatzailea erabiliz. Gako-hitzak adieraz ditzakegu, kasu honetan honako hauek izan daitezkeenak: «Aurretiko zita osakidetza» aipua. Bestela, Osakidetzaren webgunearen helbidea ezagutzen badugu, gure nabigatzailean idatz dezakegu helbidea. Kasu honetan, Osakidetzan hitzorduak eskatzeko web orriaren helbidea honako hau da:

https://zitaberria.osakidetza.eus

  1. Hor ikusiko dugu Osakidetzako gure osasun-txartelaren datuak sartu behar ditugula. Horretarako, nahikoa izango da TIS zenbakia, gure lehen deitura eta jaioteguna sartzea.
  2. Sartu ondoren, sakatu “Berretsi”. Leiho berri bat irekiko zaigu ondoren gure datuak ikusteko (izen-deiturak, gure osasun-zentroa, medikuaren eta erizainaren izena). Leihatila horren azpian bi aukera daude: lehenengoan (“Beste hitzordu bat eskatu”), gure familia-medikuarekin, gure erizainarekin edo COVID-aren txertoarekin hitzorduak egiteko aukera izango dugu. Bigarren aukeraren bidez (“nire hitzorduak kontsultatu edo baliogabetu”), iraganean programatutako hitzorduak kontsultatu eta, nahi izanez gero, baliogabetu ahal izango ditugu.
  3. “Beste hitzordu bat eskatu” sakatuz gero, beste leiho bat zabalduko da, hitzordua zertarako nahi dugun aukeratzeko. Erizaina, medikua eta COVIDeko txertoa.
  4. Gure hitzorduaren arrazoia COVID19rako txertoa jartzea bada, azken aukera hautatuko dugu; bestela, egokia iruditzen zaigun aukera hautatuko dugu.
  5. Kontsulta aukera hautatu ondoren, kontsulta presentzial edo telefoniko bat programa dezakegu. Kontsulta telefoniko bat hitzartu nahi badugu, horretarako deitu behar duten telefono-zenbakia sartzeko esan behar diegu. Podcast hau egin denean, kontsulta presentziala web-orritik desgaituta dago, COVID egoera dela eta. Hala ere, egoera hori aldatu egin daiteke etorkizunean; beraz, badakizue non dagoen aurrez aurreko hitzordua jartzeko aukera.
  6. Sakatu “Jarraitu”, eta leiho berri batera eramango gaitu. Han ikusiko dugu hitzorduaren eguna aukeratu ahal izango dugula erakusten zaigun egutegian. Eguna aukeratu ahal izango dugu. Hilabete batetik bestera nabigatu nahi baduzue nahikoa da hilaren izenaren ezkerrean eta eskuinean dauden geziak sakatzearekin.
  7. Sakatu “Jarraitu”, eta leiho batera eramango gaitu, hitzordua egiteko ordua eta eguna aukeratzeko. Hitzordua aurreko edo hurrengo egunetan izatea nahi badugu, horretarako botoiak sakatuko ditugu. Atsegin dugun egun eta ordu bat ikusten badugu, nahikoa da sakatzea. Kontuan izan hitzorduaren ordua ere aldatu ahal izango dugula, erabilgarri dagoen orduaren arabera, orduaren adierazlea sakatuz.
  8. “Hitzordua berretsi” sakatuko dugu. Zorionak, hitzordua duzu dagoeneko.

Ikusten duzuenez, ez da prozesu konplexua, eta akatsen bat izanez gero, prozesuan zehar aurkitzen duen “Aurreko urratsera itzuli” aukerarekin atzera itzul gaitezke beti.

Espero dugu baliagarria izango zaizuela informazioa. Batez ere, tramite horiek gailu mugikorraren bidez egiteko beldurra galtzeko. Agur t'erdi, eta hurrengo saioan elkar ikusiko dugu.

Agur eta hurrengora arte!

Esteka interesgarriak

Ariketa praktikoa

Sar zaitez zure Autonomia Erkidegoko webguneko zita medikoaren zerbitzura. Ondoren, sartu sisteman zure osasun-txartelarekin (zure autonomia-erkidegoaren arabera alda daiteke) eta egiaztatu zita erreserbatu dezakezula zure erizainarekin edo medikuarekin. Konta iezaguzu sartu zaren asmoz@asmoz.org helbidera bidaliz edo gai honi buruzko foroan.

Galdetegia



Gogoratu, edozein zalantza izatekotan, foroan bertan idatzi dezakezue edo telefono-dei bat eginez argitu dezakezue..

943 21 23 69

Eta horrelako eduki gehiago eskuratu nahi badituzu, sakatu esteka hau: eduki gehiago.

Honako hauek emandako edukia: Ikasplay eta Asmoz Fundazioa

Comments are off for this post.

Me encanta las ayudas

Comments are closed