... // ...
https://entzunapp.com/wp-content/uploads/2022/04/heading-bg-dark-1.jpg

14. saioa – App interesgarriak

By Asmoz Fundazioa
69

Kaixo guztioi. Ongi etorri ENTZUNAPPen emanaldi berri batera.

Gaurko saioan, APP interesgarri batzuk emango dizkizuegu ezagutzera. Aplikazio horiek zuen mugikorrean deskargatu ditzakezue ondo pasatzeko. Horiek, gainera, gure burua lantzen laguntzen dute.

Ikusi dugun bezala, gure mugikorrean APP bat deskargatzeko, mugikorreko aplikazioen denda ireki behar dugu, eta Play Store edo APP Store izena izango du. 

Gure aplikazio-dendan gaudela, nahi ditugun aplikazioak aurki ditzakegu. Kontuan izan APPen mundua izugarria dela; beraz, orain ematen dizkizuegun gomendioak interesgarrienak iruditzen zaizkigun eta, gainera, doakoak diren batzuk baino ez dira. Goazen:

WORDE

Lehenik eta behin, WORDE izeneko aplikazioa aipatu nahi dizuegu. WORDE, hitz bat asmatu beharko duzue, gehienez ere 6 saialditan. Jokoak egunean hitz berri bat asmatzea proposatzen dio jokalariari, eta 5, 6, 7 edo 8 letrako hitzaren artean aukera dezakezue. Jolasaren mekanika oso dibertigarria da; beraz, jartzea gomendatzen dizuegu gustuko duzuen ikusteko.

Pasapalabra

Worde edo hitz ezkutu bat ematean oinarritzen diren jokoak gustatu bazaizkizue, seguruenik Pasapalabra, aplikazioa ere gustatuko zaizue, telebistako lehiaketa ospetsuan ezagutuko duzue eta. Joko honetan, alfabetoko letra bakoitzeko hitz bat asmatu beharko dugu programak ematen digun definiziotik abiatuta.

Lumosity

Lumosity izeneko APP bat ere ezagutarazi nahi dizuegu. Jolas erraz eta entretenigarrien bidez gure oroimena eta arreta indartzen lagunduko digun programa da.

Puzzle-joko klasikoak

Lehen paperean baino ez genituen puzzle-joko klasiko ugari deskargatzeko aukera ere badugu. Adibidez, letra-zopen jokoak, sudokuak edo gurutzegramak aurki ditzakegu. Horrelako joko klasiko asko daude, eta, beraz, nahi duguna aurkitzeko, jokoaren izena idatzi besterik ez dugu egin behar, aplikazio-dendako bilatzailean.

Adibidez, sudokuak gustuko baditugu, gure Play Store edo App Store bilatzailean “Sudoku” hitza idatzi besterik ez dugu egin behar. 

Ikusiko dugunez, doako joko ugari ditugu aplikazio-dendan. Hala ere, ordainketa-joko asko daude. Aplikazio bat ordainpekoa den ala ez jakiteko, deskargatu nahi dugun aplikazioaren izenaren ondoan preziorik ez dagoela begiratu besterik ez dugu. Kontuan izan, halaber, doako aplikazioek askotan iragarkiak izaten dituztela finantzatu ahal izateko; beraz, ez da harritzekoa jokoen pantailetako batean publizitate-testuren bat aurkitzea. 

Nolanahi ere, era guztietako aplikazio eta jokoak daude gure telefono mugikorrean deskargatzeko. Horregatik, gehien gustatzen zaizkigunak edo erakargarrienak deskargatu besterik ez dugu egin behar. Gure gomendioren bat jartzea eta zuen esperientzia kontatzea proposatzen dizuegu, eta, jakina, iruzkinen bat egin nahi baduzue, komunikabideak zabalik dituzue. 

Agur eta hurrengora arte!

Esteka interesgarriak

Galdetegia

Podéis encontrar estos juegos en vuestra tienda de aplicaciones del móvil.

Ariketa praktikoa

Buscad en vuestra tienda de aplicaciones de móvil una de las app-s indicadas que te resulte más interesante y descárgala en tu móvil. Una vez descargada, ábrela y pruébala. ¿Qué te ha parecido? Estamos muy interesados en conocer tu experiencia, por lo que puedes escribirnos por correo electrónico, en este mismo foro o por Whatsapp para transmitirnos tu valoración.



Gogoratu, edozein zalantza izatekotan, foroan bertan idatzi dezakezue edo telefono-dei bat eginez argitu dezakezue..

608 42 04 40

Eta horrelako eduki gehiago eskuratu nahi badituzu, sakatu esteka hau: eduki gehiago.

Honako hauek emandako edukia: Ikasplay eta Asmoz Fundazioa