Egun on guztioi. Ongi etorri EntzunApp-en saio berri batera, telefono mugikorraren bidez konpetentzia teknikoen garapena eta teknologia berrien ikaskuntza erraztea helburu duen podcast-era. Gaurko atalean, Google bidez bilaketak nola egin ikasiko dugu, Internet bidez kontsultak egiteko, informazioa lortzeko eta, oro har, Interneten sartzeko oso tresna erabilgarria baita.
Zenbait bilaketa-adibide emango ditugu tresna horren funtzionalitateak ezagutzeko.
Hasi aurretik
Lehenik eta behin, bilaketa-tresna horretara nola sartu jakin behar da. Zorionez, hau oso erraza da. Segur aski, gure telefonoak barra bat izango du pantailaren erdian, bertan idazteko. Gogoratu saio bakoitzaren transkripzioarekin batera ikusizko materialak edo pantaila-argazkiak aurkituko dituzuela, egin beharreko urratsak erakusteko.
1. urratsa
Sakatu gainean, eta nahi duguna bilatu.
Adibidez, Hernaniko biztanle kopurua ezagutu nahi badugu, nahikoa izango da "Hernaniko biztanleak”. ¡Siéntete con total libertad de probar con la localidad que quieras!
2. urratsa
Itzul gaitezen hasierako pantailara. Abiatzeko erabiltzen dugun bilaketa-barraren alde batean, mikrofono baten ikonoa dago. Sakatzen badugu, ahots bidezko bilaketa aktibatuko dugu. Horri esker, eskuz idatzi gabe egin ditzakegu bilaketak; nahikoa da mugikorrari zer bilatu nahi dugun esatea. Adibidez, " 'logela' alemanera itzultzea”. Ikusten duzunez, bilaketa honek, terminoa itzultzeaz gain, Googleren itzultzailearengana eramango gaitu, eta bertan termino gehiago itzuli ahal izango ditugu, nahi izanez gero.
Googleren bilatzailea tresna bikaina da bilatzen ari garen informazioa lortzeko. Erabilera erraz eta intuitiboagatik, zailtasunik handiena nahi duguna -hau da, galdera nola formulatu- nola bilatu jakitean datza, bilatzailea bera erabiltzean baino gehiago.
Agur eta hurrengora arte!
Esteka interesgarriak
- Google bilatzailea: https://google.com helbidean
- Bilaketa aurreatuagoak egiteko informazioa: https://support.google.com/websearch/answer/134479?hl=es
Ariketa praktikoa
Bilatu zure herrian edo hirian gehien gustatzen zaizun lekuetako bati buruzko informazioa Googleren bilatzailean, eta partekatu zure ikaskideekin galdetegiaren azpian aurkituko duzun gai honi buruzko foroan, edo bidali Googleren bilatzailean aurkituko duzun informazioa asmoz@asmoz.org helbidera, zure izen-abizenak adieraziz.
Adibidez: eskultura bati, pintura bati, museo bati, kafetegi bati, jatetxe bati, naturan dagoen leku bati... buruzko informazioa bila dezakezu Googleren bilatzailearen bidez.
Galdetegia
Gogoratu, edozein zalantza izatekotan, foroan bertan idatzi dezakezue edo telefono-dei bat eginez argitu dezakezue..
943 21 23 69
Eta horrelako eduki gehiago eskuratu nahi badituzu, sakatu esteka hau: eduki gehiago.
Comments are off for this post.
Comments are closed