... // ...
https://entzunapp.com/wp-content/uploads/2022/04/heading-bg-dark-1.jpg

5. saioa – COVID txertakeraren ziurtagiria eskuratu

By Asmoz Fundazioa
78

Podcast honetan COVID ziurtagiri digitala (COVID pasaportea) deskargatzen erakutsiko dizuegu.

Dakizuenez, COVID ziurtagiri digitala sistema digital bat da, eta harekin identifikatzen dira COVID-a pasatu edo berari aurre egiteko txertatu diren pertsonak. Ziurtagiri honek Europar Batasuneko edozein herritarri balio dio eta telefono mugikorraren bitartez deskarga daiteke.

Nola deskargatu COVID ziurtagiri digitala?

COVID ziurtagiri digitala deskargatzeko, zuen autonomia-erkidegoko Osasun Sailaren web orrian sartu behar duzue. Zuen autonomia-erkidegoko web orria zehazki ezagutzen ez baduzue, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren web orrira sartu eta autonomia-erkidegoa aukera dezakezu. 

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren COVID ziurtagiriari eskainitako webgunearen helbidea aurki dezakezue esteka interesgarrien atalean. Atal hau aurkituko duzue webgunean aurkituko duzuen urratsez urratseko gidaren amaieran. Baita ikastaroaren plataforman jasotzen dugun podcast honen transkripzioan ere. 

Espainiako Osasun Ministerioaren COVID ziurtagiri digitalaren web-helbidea:

https://cvd.sanidad.gob.es/cvdcovid/cvdcovid-formulario/dynamic.xhtml

Adibide praktiko gisa, demagun Donostian txertoa jarri dugula eta COVID ziurtagiri digitala gure mugikorrean deskargatu nahi dugula. Horretarako, Espainiako Osasun Ministerioaren web orrian, “Euskadi” hautatuko dugu autonomia-erkidegoen zerrendan. Ondoren, egin klik “Eskatu zure autonomia-erkidegoan” dioen botoi urdinaren gainean.

Botoi horren gainean klik egin ondoren, sistemak automatikoki eramango gaitu gure Autonomia Erkidegoko Osasun Sailera, eta hor aurkituko dugu COVID ziurtagiri digitala deskargatzeko aukera.

Gure kasuan (Euskadi), ireki zaigun web orri berriaren barruan, COVID ziurtagiri digitala lortzeko hainbat aukera ditugu. Metodorik errazena B da: “Sinadura elektronikoko tresnarik gabeko aukera telematikoa”. Ohikoena da banakako osasun-txartela izatea (TIS ere esaten zaio).

“B) Sinadura elektronikoko tresnarik gabeko aukera telematikoa – Osasun-txartelaren zenbakia (TIS)” atalean agertzen den lehenengo aukeraren gainean klik egin ondoren, beste orri bat irekiko zaigu, eta hor gure TIS txartelaren zenbakia sartu behar dugu, gure lehen deiturarekin eta jaiotze-datarekin batera. Datuak sartu ondoren, “Hurrengoa” botoia sakatu behar dugu.

Hurrengo pantailan, segurtasun-arrazoiak direla eta, Osakidetzako sistemak ohartaraziko digu zure telefono-zenbakira gako bat bidaliko dutela. Gako hau zure mugikorrean jasotzeko, berriro sakatu behar duzu “Hurrengoa” botoia.

Ondoren, beste pantaila bat agertuko zaigu, eta “Sartu jasotako gakoa” atalean sartu beharko dugu gure mugikorrean jaso berri dugun pasahitza edo testu-mezua. Gakoak 6 karaktere izan ohi ditu, eta zenbakiak eta letrak maiuskulaz nahasten ditu.

Amaitzeko, sakatu berriro “Hurrengoa” botoia, “Ziurtagiria sortu” izeneko botoi urdina ager dadin. Botoi hau sakatzean, automatikoki sortuko zaigu PDF formatuko irakurketa-dokumentu bat, gure mugikorrean gordetzeko.

Orain, txertaketa-ziurtagiria dugu gure mugikorrean. Horrela, zure mugikorrarekin egindako txertaketa-ziurtagiria erakutsi ahal izango duzu hala eskatzen duen establezimenduan, betiere indarrean dagoen legeriaren arabera nahitaezkoa bada.

Hala ere, Osakidetzako TIS osasun-txartelik ez badugu, hasierako pantailara itzuli eta B aukerako bigarren atala aukeratu behar dugu, honela dioena: “Osasun-txartela (TIS) ez duten pertsonentzat”.

Agur eta hurrengora arte!

Esteka interesgarriak

Ariketa praktikoa

Kontaiguzu nolakoa izan den zure esperientzia COVID pasaporte digitala deskargatzeko. Erraza edo zaila egin zaizu deskargatzea? Bidal iezaguzu zure esperientzia asmoz@asmoz.org helbidera edo partekatu gai honi buruzko foroan.

Galdetegia



Gogoratu, edozein zalantza izatekotan, foroan bertan idatzi dezakezue edo telefono-dei bat eginez argitu dezakezue..

943 21 23 69

Eta horrelako eduki gehiago eskuratu nahi badituzu, sakatu esteka hau: eduki gehiago.

Honako hauek emandako edukia: Ikasplay eta Asmoz Fundazioa