... // ...
https://entzunapp.com/wp-content/uploads/2022/04/heading-bg-dark-1.jpg

9. saioa – Online bankua

By Asmoz Fundazioa
55

Egun on guztioi. Podcast honetan azalduko dizuegu nola egin ditzakezuen izapide errazak zuen bankuarekin, zuen mugikorra bakarrik erabiliz; adibidez, nola kontsultatu zuen banku-mugimenduak edo nola egin transferentzia bat mugikorrarekin, banketxeko sukurtsalean fisikoki agertu beharrik gabe. 

Baina edozein banku-kudeaketa egin aurretik, programa txiki bat deskargatu eta instalatu behar dugu gure mugikorrean, izapide horietako edozein egin ahal izateko; beraz, saio labur honetan azalduko dizuegu nola egin. 

Lehenik eta behin, jakin behar duzue gaur egun oso zabalduta dagoela gure mugikorrean instalatzen diren programei “app” deitzea. Hori dela eta, hemendik aurrera mugikorren programak “app” gisa ere erabiliko ditugu, eta, horrela, termino hori pixkanaka ezagutzen joango gara. 

Aplikazio bat zer den badakigunez, honela has gaitezke:

1. urratsa

Lehenik eta behin, jakin behar dugu aktibatuta dugun gure bankuko “on line bankua” erabiltzeko aukera, gure mugikorrean erabili ahal izateko. Ziur ez bagaude, gure bankuaren arreta-telefonora dei dezakegu. Nolanahi ere, banku askok on line bankuaren aukera zuzenean Internet bidez aktibatzeko aukera ematen dute.

Adibidez, Abanca Bankuaren bezeroak bagara eta on line bankua aktibatu nahi badugu, Googlera sartu eta bilaketa erraz bat egin behar dugu. Kasu honetan, Abancako bezeroak bagara, nahikoa da hiru hitz hauek bilatzea: on line bankua Abanca. Bezero garen bankuaren arabera, “Abanca” hitzaren ordez bezero garen bankuaren izena jarriko dugu. Adibidez, Banco Santander-en bezeroak bagara, “Banco online Santander” hitzak sartuko ditugu Googleren bilatzailean. Hitz horiek sartu eta Googleko “Bilatu” botoian klik egitean, bilaketaren lehen emaitzaren gainean klik egitearekin nahikoa dugu.

2. urratsa

Bezero garen bankuaren on line bankuaren bilaketaren emaitzaren gainean klik egiten dugunean, gure on line bankurako sarbidea izateko gakoak Internet bidez eskatzeko aukera aurkituko dugu. Online bankura sartzeko gakoak eskatzeko aukera hori ikusgai egoten da orrian, eta zure mugikorrarekin bete beharko dituzun datuak oinarrizkoenak izaten dira bankuak identifikatzeko, hau da:

  • Gure izena
  • Gure NANa
  • Gure telefono-zenbakia
  • Gure helbide elektronikoa

3. urratsa

Dagokion formularioa Interneten bete ondoren, “Bidali” botoia sakatu behar dugu. Horrela, gure bankuak gure datuak jasoko ditu eta gure sarbide-datu pertsonalak on line bankura bidaliko dizkigute.

Formularioa bidalitakoan, gure bankua gurekin harremanetan jarriko da testu-mezu baten edo SMS baten bidez gure mugikorrera, on line bankura sartzeko pasahitz pertsonala emateko.

Deskargatu on line bankuaren aplikazioa

On line bankura sartzeko pasahitza badugu, gure bankuaren “aplikazioa” deskargatu dezakegu gure mugikorrean.

Gure bankuaren “aplikazioa” gure mugikorrean deskargatzeko, telefono mugikorrean lehenespenez instalatuta dugun denda birtuala erabili behar dugu. iPhone bat baduzu, denda birtualari “Apple Store” deituko zaio. Gainerako telefono adimendunetan, denda birtualak “Play Store” du izena. Dagokion denda birtualean sakatu eta bezero garen bankuaren aplikazioa bilatu behar dugu.

Gure aplikazio-dendan, gure bankuaren izena sartuko dugu bilatzailean. Adibidez, ABANCAren bezeroak bagara, ABANCA bilatuko dugu, KUTXABANKen bezeroak bagara, KUTXABANKen bila gabiltza… Aplikazioa bilatzean, “Instalatu” botoian klik egin behar dugu gure bankuaren aplikazioa mugikorrean instalatzeko.

Instalazioa amaitutakoan, app-aren ikonoa bilatu behar dugu gure mugikorrean, eta haren gainean sakatu, gure on line bankura sartzeko. App-aren ikonoa sakatuz gero, podcast honetan ikusi dugun lehen urratsean lortu ditugun erabiltzailea eta pasahitza sartzeko eskatuko digu, seguru.

Horrekin, prest gaude izapide errazak on line bankuaren bidez zuzenean gure mugikorretik egiteko, gure sukurtsalaren bulegora pertsonalki joan beharrik gabe. Interesgarria izango zela espero dut, eta gure mugikorrean on line bankua jartzea dirudien baino errazagoa dela ikusteko balio izatea.

Agur eta hurrengora arte!

Esteka interesgarriak

– Página web del banco Abanca para solicitar tus claves de acceso a la banca online: Abanca bankuaren webgunea, online bankuan sartzeko gakoak eskatzeko:

Banco Santander bankuaren webgunea, online bankuan sartzeko gakoak eskatzeko: https://www.bancosantander.es/particulares/banca-digital/banca-online

Kutxanbak bankuaren webgunea, online bankuan sartzeko gakoak eskatzeko:onlinehttps://portal.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/es/particulares/productos/banca-omnicanal/banca-online/pys

Ariketa praktikoa

Saia zaitez zure online bankara sartzeko gakoak eskatzen. Horren ondoren, konta iezaguzu zure bankuko aplikazio edo app-a zure mugikorraren denda birtualean aurkitzen duzun. Adieraz iezaguzu urrats hauek egin ahal izan dituzun asmoz@asmoz.org helbidera mezu bat bidaliz edo bestela WhatsApp bidez mezu bat bidaliz 943 21 23 69 telefonora.

Galdetegia



Gogoratu, edozein zalantza izatekotan, foroan bertan idatzi dezakezue edo telefono-dei bat eginez argitu dezakezue..

943 21 23 69

Eta horrelako eduki gehiago eskuratu nahi badituzu, sakatu esteka hau: eduki gehiago.

Honako hauek emandako edukia: Ikasplay eta Asmoz Fundazioa